Guneak

 

Ziertzoaren Pasealekua

Pasealeku hau bi etxebizitza lerroen artean kokatzen da eta kale askok gurutzatzen dute. Kale hauetatik kotxeak mugitzen dira eta bertan aparkatzen dituzte, honen ondorioz elkarguneak kotxez betetzen dira. Berriobeititik gertuago dagoen muturrean haur jolastoki bat eta merkataritza-lokalak daude. Berriogoititik gertuagoko muturrean Plazaolaren Parkea dago.

Gurutzearen parkearen Lorategia

Lorategi hau erabilera anitzeko eraikinaren eta Haur Eskolaren artean kokatzen da. Lorategiaren ekialdean Nuestra Señora de la Purificación kalea dago eta mendebaldean, oinezkoendako bide bat; muino batean eta laborantzarako lurretan bukatzen dena. Parke honetan komunitate-kompostera bat, “pipican”-a eta pasealeku bat daude.

Berriogoitiko Jauregia

Jauregi hau Berriogoitin kokatua dago Haur Eskolaren aldamenean, hots, Kontzejuaren goiko aldean. Kanpotik berritua izan da jasotako diru-laguntza bati esker eta barruko erabilerak zehaztu gabe ditu.

Plazaolaren parkea

Plazaola trena ohiaren ibilbidean kokatzen den plaza, Ziertzoaren pasealekuaren bukaeran eta Haur Eskolaren ondoan. Hornidura lursail baten ondoan du jolastokia. Ekialde-mendebalde ardatzean Plazaolaren bide zaharra adierazten da.